Lege Oharra

WEBGUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK

Jarraian azaltzen diren klausulek webgune honen zerbitzuaren erabilera arautzen dute. Informazioaren gizarteko zerbitzuen 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jakinarazten dizugu webgunearen jabetza intelektualaren titularra eta webgunean jasotzen diren datu pertsonalak tratatzeko arduraduna KAUTENIK SL sozietatea dela (aurrerantzean, KAUTENIK). Hauek dira sozietatearen datuak:
        IFK: B-XXX

        Helbide soziala:
        Gardotza industrialdea, A5 eta A6 moduluak.
        48710, Berriatua (Bizkaia)

        Telefonoa: (+34) 946 833 145
        Faxa: (+34) 946 833 440

        Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, XXX. liburukia, XXX. folioa, XXX. orria

Webgunean sartzea doakoa da, eta webgunean sartzeak berekin dakar erabiltzaileak sarbide-baldintza hauek onartzea. Hori dela eta, zerbitzua erabiltzen hasi aurretik baldintzok irakurtzea gomendatzen dugu. www.kautenik.com webguneko elementu guztiak –softwarea, egitura, iturburua, edukia eta diseinu grafikoa (irudiak, testuak, grafikoak, nabigazio-menuak, etab.)– KAUTENIKen jabetza intelektualekoak dira. Erabiltzaileak debekatua du edukiak partzialki edo osorik kopiatzea, baita haien hedatzea eta aldatzea ere, KAUTENIKen aurretiko baimenik gabe

WEBGUNEAREN SARBIDE ZUZENA ETA SEGURTASUNA

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta haren edukiak indarreko legediaren, ohitura onen, ordena publikoaren eta erabilera-baldintza hauetan ezarritakoaren arabera erabiltzeko. Orobat, erabiltzaileak hitzematen du:

  • a. Ez dituela edukiak legearen, moralaren, oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren kontra erabiliko.
  • b. Ez dituela edukiak kopiatuko, banatuko, komunikazio publikoko edozein modutan jendearen eskura jarriko edo aldatuko, betiere, eduki horien eskubideen titularraren baimena ez badu edo legez baimenduta badago.
  • c. Ez dituela KAUTENIKen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratuko.
  • d. Webgunearen edukiak edo, bereziki, haren bidez lortutako informazioa erabiliko publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmentari buruzko mezuak emateko edo edozein merkataritza-xede duten mezuak emateko, pertsona-talde handiei eskatu gabeko mezuak bidaltzeko –edozertarako direla ere–, salerosketan ibiltzeko edo informazio hori edozein modutan zabaltzeko.
Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu KAUTENIKek zuzenean edo zeharka izan ditzakeen kalteak, baldin eta kalte horiek webgunea erabiltzean baldintza orokorrak edo legedia urratzearen ondorio badira.

Halaber, erabiltzaileak berariazko konpromisoa hartzen du webgunearen edukiak ez suntsitzeko, aldatzeko, deuseztatzeko edo edozein modutan kaltetzeko. Gainera, ez du enpresaren edo hirugarrenen sistema informatikoei kalte egiten dien edo egin diezaiekeen programarik, birusik, makrorik, appletik, Activex kontrolik edo beste edozein gailu logikorik edo karaktere-segidarik.

KAUTENIKek une oro zainduko du indarreko ordenamendu juridikoa errespetatzen dela, eta edukiak eteteko edota ezabatzeko edo erabiltzailea webgunetik kanpo uzteko legitimatuta egongo da, kasu hauetan: erabiltzaileak indarreko Zigor Kodean tipifikatutako delitu edo hutsegite bat osorik edo partzialki egitea; KAUTENIKen iritziz moralaren, ordenaren, ohitura onen edo KAUTENIKen edo haren laguntzaileen barne-arauen kontrako jokaera izatea; eta KAUTENIKen edo haren laguntzaileen funtzionamendu ona, irudia, sinesgarritasuna edota izen ona eragotz dezaketen jokaerarik izatea.

ERANTZUKIZUNA MUGATZEKO KLAUSULA

Webgunearen edukietan sartzen diren erabiltzaileek beren erantzukizunaren pean jokatzen dute. KAUTENIKek ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileak webgunea behar bezala ez erabiltzeak eragin ditzakeen akatsak eta ondorioak. Sarean birusak eta elementu kaltegarriak daudenez, KAUTENIKek ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileak webguneko elementuetan edo harekin lotutako kanpoko esteketan nabigatzean haren sistema informatikoan gerta daitezkeen akatsak edo kalteak.

DATUEN BABESA

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu pertsonalen babestekoa, betez, KAUTENIKek www.kautenik.com webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die ematen dituzten datuak KAUTENIKen jabetzako fitxategi batean (automatizatua edo ez) sartuko direla, enpresaren zerbitzu eta berritasunei buruzko informazioa emateko. Datu horiek tratatzerakoan, enpresak datuen babesari buruzko indarreko legedia izango du kontuan.

Beharrezkoa da erabiltzaileak datuak jasotzeko eremuetan sartzen dituen datuak egiazkoak izatea. Horretarako, erabiltzaileak informazio eguneratua eman beharko du, KAUTENIKen fitxategian sartzen diren datuak bat etor daitezen erabiltzailearen benetako egoerarekin

Erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango ditu bere eskubideak, datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko. Horretarako, idatzizko eskaera bat sinatu eta bidali beharko du. Eskaera horretan, izen-abizenak, helbidea eta NANaren edo pasaportearen fotokopia bat gehitu beharko ditu, eta helbide honetara bidali:

        KAUTENIK, S.L.
        Gardotza industrialdea, A5 eta A6 moduluak.
        48710, Berriatua (Bizkaia)

DATUAK JASOTZEKO FORMULARIOAK

KAUTENIKek datu pertsonalen bat baino ez du eskatuko –hala nola izena edo helbide elektronikoa–, erabiltzaileei eskatzen dituzten informazioa, produktuak edo zerbitzuak emateko, edo haiekin harremanetan ipintzeko..

Beraz, erabiltzaileek ez dizkiote eskatzen diren datu guztiak eman behar KAUTENIKi; haiei nahi dutena emateko edo haiekin harremanetan jartzeko behar direnak soilik. Datu horiek izartxo (*) batez adieraziko dira, eta derrigorrezkoak ez diren datuak ez emateak ez du esan nahi erabiltzaileei kalitate txikiagoko zerbitzua emango zaienik..

Webgunearen titularrak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu erabiltzaileen datuak. Enpresak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak sekretuan izateko eta konfidentzialtasunez gordetzeko, eta beharrezko neurri guztiak hartuko ditu datu horiek ez aldatzeko, ez galtzeko edo baimenik gabe tratatu edo erabil ez ditzaten. Horretarako, teknologiaren egoera izango du kontuan une oro.

COOKIE-EN TEKNOLOGIAK

Informazioaren gizarteko zerbitzuen Legearen 22. artikuluan ezarritako aginduak betez, KAUTENIKek erabiltzaileei jakinarazten die webgune honek cookieak erabiltzen dituela, enpresaren plataformari euskarri teknologikoa emateko.

Cookieak fitxategi txikiak dira, eta erabiltzaileen ordenagailuan behera kargatzen dira, zenbait webgunean sartzen direnean. Cookieek informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko aukera ematen dute; besteak beste, erabiltzailea ezagutzeko, eta nabigazio egokia eta, batez ere, azkarra duela bermatzeko.

KAUTENIKek analisirako cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile-kopurua zenbatzeko. Horri esker, webgune honetan eskaintzen den zerbitzuaren erabilerari buruzko neurketa eta azterketa estatistikoa egin daitezke. Horren guztiaren helburua KAUTENIKen zerbitzu eta produktuak hobetzea da.

Erabiltzaileek beren ordenagailuetan cookieak sortzea eragotz dezakete, beren ordenagailuetan aukera hori desgaituz. Kasu horretan, nabigazioa moteldu egin liteke.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Erabilera-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sortzen diren eztabaida edo erreklamazio guztiak Espainiako legediaren arabera konponduko dira. Alderdiak Espainiako auzitegi eta epaitegien pean jartzen dira, erabilera-baldintzak gauzatzean edo interpretatzean sor daitezkeen auziak ebazteko.

KauTenik

Enpresaren jarduera nagusia kautxuzko piezak egitea da, kautxu naturala eta beste polimero batzuk erabiliz, eta kautxuz eta metalez osatutako piezak egitea. Oro har, AUTOMOBILGINTZAren sektorerako egiten ditu, baina beste sektore batzuetarako ere egiten ditu kautxuzko piezak.
Gure bezeroek etengabe egiten dizkigute eskaerak, eta gero eta handiagoak, eta gure erronka nagusietako bat bezeroen beharrei eta eskaera horiei erantzutea da.Enpresa


Harremanetarako

t (+34) 946 833 145

Faxa: (+34) 946 833 440

GPS koordenatuak
Latitudea: 43.317247
Longitudea: -2.455359

Polígono Gardotza Mod. A5 y A6
48710 Berriatua (Bizkaia)

E-posta: kautenik@kautenik.com